BALLARENA ERAIKUNTZAK S.M. familiarteko enpresa nafar bat da, eraikuntzan eta instalazio lanetan 20 urte baino gehiagoko esperientzia duena.
Eraikuntzan esperientzia zabala dugu eta adituak gara hesi arkitektonikoak ezabatzen, eraikinen, estalkien eta fatxaden birgaitze integralean, zaharberritze lanetan, bai eta obra berriak egiten ere (familiabakarreko etxebizitzak, elkarri atxikitakoak, etab.).

Elektrizitate, berokuntza, iturgintza eta klimatizazio instalazioak egiteko baimena dugu.
Guztiaz arduratzen gara.

Bezeroak deitzen digularik, bere etxebizitza edo negozio lekuraino bertaratzen gara eta bere beharretara eta aurrekontura hobekien moldatzen den konponbideari buruz aholkatzen diogu, materialen eta akaberen hautaketatik hasita bertze gremio batzuen (zurginak, pintoreak, arotzak, sarrailagileak, etab.) kontratazio eta koordinazioraino.

pintura