Fatxadak jantzi eta erabat itxuraldatzen dira harri artifiziala bidezko estaltze lan bikainaren bidez, zeinak antzinako etxebizitzen tradizioa mantentzen duen. Mortero tematikoa erabiliz, fatxadak, barnealdeak, lokal komertzialak, igerilekuak, ostatuak, jatetxeak, etab. tematiza ditzakegu.

  • Etxebizitza bakoitzean diseinuak eskaini eta bezeroaren nahi eta beharretara egokitzen dugu lan osoa, bai barne diseinua eta dekorazioa, bai eta erabilgarritasunari lotutako gaiak ere.
  • Espazioa egokitu, sortu eta eraldatzen dugu benetako artisau lanak eginez, aitzinetik hitzartutako neurrien, proposamenen eta materialen arabera
  • Gure zerbitzu pertsonalizatua, harri eta adreiluzko erreprodukzioak egitera bideratua, edozein girotara molda daiteke mortero tixotropikoarekin: errustikora, klasikora eta modernora.
  • Harriaren eta adreiluaren erreprodukzioa lantzen dugu edozein apainketa estilora egokituz eta akabera bikainak lortuz, eta bertze material batzuekin konbinatzen dugu dekorazio konponbide desberdinak eskainiz.
  • Mortero tixotropikoekin erreproduzitutako harri eta adreiluak bezeroaren beharren edo nahiaren arabera apain daitezke edo zaharkitu itxura ematen ahal zaiei. Horrela, gure akaberen kalitatea asko hobetzen dugu.
  • Diseinuan, ehunduran eta koloratzean askatasun osoa eskaintzen dugu ingurunearen eskaerei erantzunez.
  • Lan guztiak eskuz egiten ditugu eta, beraz, paregabeak dira. Inoz ez dituzu ikusiko berdinak diren bi lan
  • Bezeroaren nahierara egiten ditugu lanak, arras akabera originalak eskainiz.