Egitura tradizionala

Bertze material batzuek nekez eskain ditzaketen ezaugarri batzuk ditu zurak. Dotore eta sendoa, kalitatea eta goxotasuna eskaintzen dizkigu zurak.

Historiaren hasmentatik zibilizazio guztiek erabili dute zura eraikuntzarako bere forma desberdinetan, material natural nagusia bihurtuz. Gaur egun, edozein dela proiektua, zurak balio erantsia izaten darrai.

Ballarena Eraikuntzak etxean gure esperientzia osoa eskaintzen dugu eta egituren diseinurako, mekanizaziorako eta muntaiarako baliabide guztiak ditugu.

Zura mardul mota desberdinak erabiltzen ditugu lanerako (izeia, Douglas izeia, pinua…). Xaflaz estalitako habeak, eta bertze batzuk, baliagarri zaizkigu egiturarik anitzenak sortzeko. Eraikin egokitua, segurua, epela eta erosoa da emaitza. Zure etxea, zure portxea, zure etxebizitza, etab. leku atsegina izan dadin.

 

Zurezko zertxa industrialak

Zurezo zertxa industrialekin egindako teilatuek edozein diseinutara egokitzea ahalbidetzen dute aitzinetik egindako fabrikazio plan bati esker. Plan horretan, osagai bakoitzaren pisuak eta kokapena doitzen dira.

 

Eraikuntza zurezko zertxekin

Egitura arin honen muntaia 3Dn ikus daiteke arkitektuaren proiektuan oinarrituta, zeinetatik teilatuaren diseinu osoa banakatzen den, zertxa bakoitzaren neurria, konektoreen kokalekua eta fabrikazio fitxa. Era berean, aurrekontu bat eskaintzen da aldi baterako bere fabrikaziorako.

cerchas1

 

Lokailu eta ainguraketa gailuen eskaintza zabala

Zertxa industrialak fabrikatzeko lokailu eta ainguraketa gailuen eskaintza zabalak erresistentzia homogeneotasun handia ziurtatzen dute zura eusteko orduan (kalitate-kontrol bidezko ziurtagiriak) nazio mailako arauei egokituz eta neurri desberdinen bidez europar merkatuaren beharrei erantzunez.

Gaur egun, zertxa industrialetan imajina daitezkeen teilatu forma guztiak egin eta askotariko erabilerak izan ditzakete: familia bakarreko etxebizitzak, taldekoak, industria eta komertzio eraikinak, kirolgune eta industriaguneak, etab. Daudenak ordezkatzeko ere izan daitezke.

anclajes1

 

“JUST IN TIME” egitura arinak

Eskaerak obra gunean jasotzeak obrak egiteko denbora murrizten du teilatuaren egitura aurrefabrikatua eskatu eta berehala jasotzen baita.

Muntaia azkarra eta erraza da (fabrikazio plana ematen da eta bertan badator zehaztuta zer den pieza bakoitza), eta ez da behar 2 edo 3 pertsona baino gehiago.

Gainera, egitura arin bat izanik, ez da garabirik erabiltzen, eta lehorrean denez berehala jotzen da isolatzaileak eta teilak jartzera.

justintime