2008an amets batean sinetsi eta bi urte geroago Fenie Energiaren sorrerarekin amets hori errealitate bilakatuko zuten pertsona eta enpresa askoren bulkadaren emaitza da Fenie Energia. BALLARENA ERAIKUNTZAK horien artean zegoen.
Merkatu elektrikoan berdintasun egoeran lehiatzeko aukera izanen zuen enpresa bat sortzea zen ametsa, eta enpresa hori bezeroari bere instalazioetan zerbitzua eskainiko zieten adituek, instalatzaile elektrikoek, osatua egotea nahi zuten.
Fenie Energiari esker, posible izanen zen bezeroak energia zerbitzu hurbil baten bidez erostea eta, aldi berean, bere faktura murrizteko aholkularitza energetikoa jasotzea. Halaber, posible izanen zen instalatzaile elektrikoa aholkulari energetiko ere izatea merkatu berrira egokitzeko.
ZERBITZURIK HOBERENA ZURETAKO
AURREZTU ZURE FAKTURAN
Gure agenteak aholkulari energetiko izateko trebatzen ditugu zure faktura murrizteko aukeren inguruan aholka diezazuten. Seguraski, sarritan galdetuko zenion zeure buruari: nola murriztu argindarraren nire faktura? Nola izan daiteke nire enpresak, lokalak edo etxeak hainbertze energia gastatzea? Nola eta noiz? Egia ote da fluoreszente hauek gutxiago kontsumitzen dutela?, etab. Gure agenteak zalantza horiek guztiak argituko dizkizu eta Fenie Energiaren produktuak eskainiko dizkizu zure instalazioetan energia aurrezteko. Fenie Energiarekin jada ez da beharrezkoa enpresa handi bat izatea energia politika eta neurri errentagarriak finkatzeko.
ZERBITZU INTEGRALA
TGure agente guztiak instalatzaile elektrikoak dira. Beraiekin edozein aldaketa edo mantentze lan kontratatzeko aukera izanen duzu. Zure instalazio elektrikoa burura datorkizularik, izan gogoan Fenie Energiako agentea zerbitzu integral baten modura: mantentze-lanak, zaharberritzeak, elektrizitate hornidura eta energia aurrezteko neurriak.
Argibide gehiagorako jo http://www.fenieenergia.es/ webgunera.