Klimatizazioa

Content Image

Content Image

Bero ponpa (aerotermia)

Inguratzen gaituen airean bero forman dagoen energia da aerotermia. Energia hori gure etxeak berotzeko erabil daiteke, bero-ponpa aerotermiko bat baliatuta. Hasiera batean, bero-ponpa aerotermikoen erabilerak geotermikoenak baino errendimendu baxuagoa izaten du. Baina kontuan hartu behar da azken horietan badela sistema hidraulikoa duen putzu bat eta, aldiz, bero-ponpa aerotermikoak kanpo unitate bat bertzerik ez duela. Instalazio kostuak, horrenbertzez, aise txikiagoak dira.

Geotermia

Lur azpian biltegiratzen den energia termikoa da geotermia. Energia hori berotzeko balia daiteke, bero-ponpa geotermikoa erabiliz. Etxebizitza barruan beroa behar delarik, putzuak alde “hotza” bezala funzionatzen du eta, alderantziz, hotza behar badugu, putzuak alde “beroa” bezala funtzionatuko du. Horrela, kanpoko giro-tenperaturak bero ponparen errendimenduan eragitea saihestu eta lan tenperatura hobeak lortzen ditugu.
Etxebizitza berotzen dugularik putzua hozten dugu eta etxebizitza hozten dugularik putzua berotzen dugu.

Elektrizitatea

- Mantenimendu elektrikoa enpresendako.
- Instalazio elektrikoa industria-nabetan.
- Instalazio elektrikoa etxebizitza eta bulegoetan.
- Instalazio elektrikoa jendea biltzeko lokaletan, hoteletan, ostatutan, jatetxetan, komertziotan eta kirol gunetan.
- Instalazio elektrikoa garajetan.
- Tximistorratzak jartzea eta lurrerako instalazioa.
- Mantentze lanak eta instalazioak eraberritzea.
- Suteen eta CO-ren hautematea.
- Alarmen eta zaintza sistemen instalazioa.
- Larrialdietarako argiztapena eta seinaliztapena.
- Atezain automatikoak eta bideo-atezainak.
- Argiztapen adimenduna, presentzia detektagailuak.
- Barruko eta kanpoko argiztapen apaingarria.
- Obra hartuneak.

Iturgintza

Iturgintza Orokorra:

-Instalazioak eta mantentze lanak ikastetxe eta fabriketan, familia bakarreko etxebizitza berriak, birgaitze lanak, teilatuak (zink eta kobrezko soldadura egiten dugu).
- Txorrota mota guztien konponketa, aldaketa, instalazioa eta eraldaketa.
- Ur-ihesak, txorrotak, kontagaiuak.
- Teilatu-hodien eta teilatuen garbiketak.
- Altzariak, txorrotak, hidromasajeko bainuontziak eta dutxak, jakuzzia… Eskaintza desberdinez betetako katalogo zabala zuen eskura.
-Bainuontziak jartzea dutxen ordez, kalitaterik hoberena eta obra epe labur batean egitea ahalbidetzen dizkiguten sistema berritzaile bat eta materialak erabiliz lan bakoitzean.

 

Berokuntza

Zoru erradiatzailea

Egiaztatuta dago erradiazio igorpenak sortzen duela berorik atseginena, bai sistema ezagunena den zoru erradiatzaile bidez, bai sabai eta horma erradiatzaile bidez ere.
Bertzalde, sistema hauek tenperatura baxuko (30/40 ºC) ur-isuriak behar dituzte, eta ez sistema tradizionalen 70-80ºC-ko tenperaturak. Ondorioz, badu eraginik sistema osoaren aurrezte energetikoan.

Erradiadorea

Etxebizitza batzuetan zoru edo sabai erradiatzaileak paratzea ez da egokiena, instalazioa ezinezkoa delako, lokalaren edo etxebizitzaren erabilerarengatik edo kostuengatik.
Horrelakoetan, erradiadoreak paratzea konponbide egokiagoa izan daiteke, erosotasun termikoari eta estetikari uko egin gabe.

Fancoila

Haizagailu konbektore bat (ingelesez, fan coil unit, FCU) gailu nahiko erraza da. Bateria edo hotz edo bero trukagailu batek eta haizagailu batek osatua dago. Eraikin erresidentzial, komertzial eta industrialetan erabili ohi diren klimatizazio sistemen baitan dago.
Eskuarki, haizagailu konbektoreek energia termikoaz (beroa edo hotza) hornitzen dituen hoditeria sare bati konektatuta klimatizatzen dute lokal bat edo batzuk eta erregulatzeko sistema propioa dute, jeneralean on/off termostatoa. Badira diseinu derberdinekoak, hala nola horizontala (sabaia muntaia ) eta bertikala (kontsola muntaia zoruan).

Energia Berriztagarriak

Iturri natural ia agortezinetatik lortutako energiari deitzen daio energia berriztagarria, bai energia kantitate arras handia dutelako, edo birsortzeko gai direlako baliabide naturalei esker. Energia berriztagarrien artean, eolikoa, geotermikoa, hidroelektrikoa, mareomotriza, eguzkikoa, undimotriza, biomasa eta bioerregaiak daude.

Pelleta

Pellet galdarak, funtzionamendu hidraulikoari dagokionez, gas edo gasoil galdara konbentzionalen antzekoak dira. Desberdintasun nagusia erregailuan dago. Galdara horietan gehienetan erregai horniketa aldagarria da, eta modu horretan potentzia aldatzeko aukera dago balore txikietatik hasita %100era bitartean.
Horietako askok errekuntzaren kalitatea neurtzeko gailuak (Lambda zunda) izaten dituzte eta, horren arabera, aire-ekarpena erregulatzen dute. Ondorioz, errekuntza bikaina da. Modu errazean azaltzearren: errekuntza-keen osagaiak neurtzen dira.
Errekuntza pellet motara egokitzeko abantaila handia du mekanismo honek. Horrela, kontuan har daitezke pelletaren hezetasun gradua, bero ahalmena, dentsitatea -garrantzi handiko ezaugarria-, etab. Arau bidezko zertifikazio gutxi dago indarrean eta, horregatik, merkatuan askotariko pellet kalitateak aurki daitezke.
Pellet galdarak, eskuarki, gasoilezkoak baino eraginkorragoak dira.

Egurra

Baliagai natural ugaria eta funtsezkoa da egurra gure herrien filosofian. Eskualde basotsu batean bizi bazara, zure natura inguruneak eskaintzen dizkizun baliabide propioak balia ditzakezu berokuntza zentrala eta ur beroa elikatzeko, kostuak eta CO2-aren isuriak aurreztuz.

Ezpala

Zura mota ezberdinak xehatuz lortzen da zuraren ezpala. Nekazaritza eta baso hondakinetatik abiatuta ekoiz daiteke edo labore energetikoetatik. Bertze biomasa lignozelulosiko batzuk bezala, iturri berriztagarria da; izan ere, hondakinak landare-jatorrizko espeziak zirkuitu itxi batean hazteko lehengaia direlako, eskala orokor batean. Zura berokuntzarako erregai izateko erabiltzeak abantaila ekonomikoak, ingurumenarekin lotutakoak eta praktikoak eskaintzen ditu. Ezpalak uztartu egiten ditu kostu baxuko bero ekoizpena eta errekuntza automatiko bidezko eta ingurumenarekin errespetuzkoa den sistema baten beharra.